Iñigo Bilbao (ENBA) eta Iker Ulibarri (Gordexolako artzaina) euskal bildotsaren gorabeherei buruz berbaz

Zuzeneko salmentan euskal artzainek, buruko, 15€ jasoten dabe, supermerkaduek, ordea, 5-6€ artean ordaintzen deutsie

Frantzia, Gales eta Greziako arkumeak, euskal bildotsaren etsai

Euskal arkume errea / ENBA sindikatua

Enba sindikatuak bertsoko bildotsak kontsumitzeko kanpainea jarri dau abian. Dinoe Frantzia, Gales eta Greziako arkumeak euskal bildotsaren etsai bihurtu dirala euren okelea euskal arkumearena baino gehiago saltzen dabilelako. Gabon sasoian arkume edo bildots okelaren kontsumoak gorantz egiten dau. Dana dala, esan behar, azken urteetan, kontsumoak beherantz egin dau. Egoerea ikusita, Enba sindikatuko Iñigo Bilbaok bertokoa kontsumitzera deitu dau.

Esan behar ganera, produkzino kostuek gorantz egin dabela baina prezioa ez dala aldatu. Goizeko Izarretan irratsaioan gaur goizean Gordexolako Iker Ulibarri artzainagaz egin dogu berba. 240 ardi inguru daukaz eta normalean San Joseetarako hazten dauz arkumeak. Eurek, zuzeneko salmentaren alde egiten dabe.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00