Milatik gora dira azken hiru egunetan palestinarren eta israeldarren arteko erasoetan hildakoak

"Ukrainari bere burua babesteko eskubidea autortzen jako, Palestinari ez" azaldu dau Callek

Eneko Calle: “Uste dogu, laster, Israelek Gazan lurreko eraso bati ekingo deutsola”

Soldadu israeldarrak Ofakim urian / Europa Press

Mila pertsona baino gehiago hil dira, Hamasen erasoaren eta Israelen erantzunaren ostean. 700 heriotza baieztatu dabez Israelen eta 400 baino gehiago Palestinan. Israelgo agintariek baieztatu dabenez, ehundik gora dira Hamasek bahituta daukazan pertsonak. Gauean zehar, Israelek Gaza bonbardatzen jarraitu dau, eta hainbat zibil hil dauz.

Gazan bizi daben krisi humanitarioa areagotu egingo dau gerra honek. Erasoak hasi eta berehala, Israelek argindarra moztu deutse, eta egun bi daroez argindar barik; urik be ez dauke antza. Eneko Calle Bakea eta Duintasuna Gobernuz Kanpoko Erakundeo kidea “Goizeko Izarretan” saioan euki dogu gaur.

Bihar Bilbon, Areatzan, arratsaldeko 20:00etan Palestinaren aldeko kontzentrazino batera deitu dabe. “Euskal  Herrioko eta beste lurralde batzutako gizarteek behin eta barriro erakutsi dabe palestinarrekiko alkartasuna. Hau kontraesana da Europar Batasunak Israelekiko erakutsi dauen jarrereagaz” azaldu dau Callek.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular