Emakumeak Jokoan 01x12: Eneritz Vadillo, txirrindularia

Gorlizko txirrindulari gaztea Emakumeak Jokoan irratsaioko mikrofonoetan izan da asteon

Eneritz Vadillo: “Etorkizuneko Tourra daukat buruan aurtengo denporaldiari begira”

Eneritz Vadillo Gorlizko txirrindulari gaztea Emakumeak Jokoan irratsaioko mikrofonoetan izan da asteon. Vadillok bederatzi urtegaz ekin eutson bere txirrindularitza ibilbideari bere nebaren urratsak jarraituz. Aurretik, dantza, eskubaloia edo igeriketa bezalako kiroletan murgilduta ibili zan. Beraz, hainbat kirol praktikatu ebazan bere haurtzaroan.

Vadillok autortu deusku bere errendimendua ez zala bereziki ona izan hasierako urteetan. Esaterako, jokatutako lasterketa asko ez ebazan amaitu. Beraz, umeen kategorian asko sufridu eban txirrindulari bizkaitarrak. Edozelan be, bere ibilbidearen inflexino-puntua kadeteetan heldu zan, eukindako aldaketa fisikoaren eskutik.

Momentu honetan, bere ingeniaritza ikasketekaz tartekatzen dau txirrindularitza Vadillok. Aurtengo denporaldiari begira, hainbat helburu ditu txirrindulari gorliztarrak. Halanda be, helburu bat gailentzen da besteen gainetik: “Etorkizuneko Tourra daukat buruan aurtengo denporaldiari begira”. Aurreko denporaldian hirugarren postuan amaitu eban aitatutako lasterketan. Beraz, aurreko urteko marka hobetu gura dau oraingoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00