Iratxe Uriarte Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko presidenteak egin deusku berba gazteen egoereaz

Gazteria legea onartu izana aurrerapausutzat jo dau

Enplegua eta emantzipazinorako arazoak dira gazteen kezka nagusietarikoak

Iratxe Uriarte Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko presidentea / Bizkaia Irratia

Enpleguari dagokionez, nahiz eta gazteen arteko langabezia taseak behera egin, kontratu askoren kalidadea ez da ona. Gazte askok behin-behineko kontratuak daukiez eta soldatak ez dira oso handiak. Honi lotu behar jako etxebizitzen prezioa, garesti dagozalako etxeak, erosteko zein alokatzeko. Horretan EGK Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik lan egin dabe, emoten diran dirulaguntzak bateragarriak izateko. Gazte Lagun eta Emantzipa laguntzak dagoz etxebizitzea eskuratzeko errezteko. Laguntza horreek euren artean eta beste laguntza batzuekin bateragarriak izatea lortu dau EGK-k.

Bestetik, iaz gazteria legea onartu izana aurrerapausutzat jo dau Iratxe Uriarte Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko presidenteak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00