Ahedoko San Miguel eliza izango da ezenatoki

Kontzertua eskeiniko dabe soinu-sorgunean parte hartu dabenek

“Entzun” egonaldiaren emaitza ikusgai gaur

Muturbeltz alkartea / Bizkaia Irratia

Jon Maia, Yogurinha Boroba, Mikel eta Esti Markez, Iker Lauroba eta El niño de Elche izango dira gaur Karrantzan. Muturbeltz alkarteak antolatuta, emonaldia eskeiniko dabe iluntzeko zazpiretan. Muturbeltz, Joseba Edesa eta Laurita Silesek sortu eben, Karrantzako ardi muturbeltzak galzorian egoteak eragindako kezkak bultzatuta. Orain arte, arte plastikoagaz lotutako egonaldiak antolatu dabez. Oraingoan Entzun izeneko soinu-sorgune egonaldia egin da.

Sorkuntza barriak gaur entzungai

Egonaldian zehar, abestiak sortu dabez eta gaur eskeiniko dabez.  Jon Maia, Yogurinha Borobagaz batera arituko da gaur. Mikel eta Esti Markez, Iker Laurobagaz arituko dira eta amaitzeko, El Niño de Elchek bere sorkuntza barria aurkeztuko dau. Edesak azaldu deuskunez, itzela da eskeiniko dabena, guztia, Karrantzari eskeinitakoa. Aipatutako musikariakaz batera, Karrantzako Abesti Lagunak emakumeen abesbatzak be kantauko dau. Ahedoko San Miguel elizan izango danez emonaldia, bertan abesten dabenak dira Abesti Lagunak. Euren doinuak eskeiniko dabez eta bat Yogurina Borobagaz eskeiniko dabe.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00