Iñigo Santxo, Gorka Mostajo eta Sebas Gartziagaz euskeraren aurkako epaiak aztertu doguz

Kontseiluak deitutako manifestazinoak bihar 17:00etan urtengo dau Euskalduna Jauregitik

“Epaileek existitzen ez dan hizkuntza oreka bat aitatzen dabe”

Iñigo Santxo, Gorka Mostajo eta Sebas Gartzia / Bizkaia Irratia

Kontseiluak zemendiaren 4ko manifestazinora joateko deia egin deutse herritarrei, Kontseiluaren ustez, areagotu  dira epaiak publikoki salatzeko eta euskeraren alde mobilizatzeko arrazoiak. Horregaitik, botere judizialak euskerea normalizetako jarten dauzan zailtasunak salatuko dabez manifestazinoan. Manifestazinoa arratsaldeko 17: 00etan hasiko da Euskalduna Jauregian, eta Bilboko Udaletxera iritsiko da. Bertan amaiera ekitaldia hasiko da eta euskeraren komunidadearen talde-lana irudikatuko dauen soka-dantza dantzatuko da. Amaitzeko, Kontrapas abestiaren errezitaldia izango da, belaunaldiz belaunaldi kantaua.

Atzo Eusko Legebiltzarrean EAJk eta EH Bilduk gai honegaz lotutako agiria berbatu eben eta Sumar alderdiagaz batera zapatuko manifestazinoan egongo dirala aurreratu dabe.

Egoeraz luze eta zabal berba egin dogu gaurkoan “Goizeko Izarretan” saioko barikuetako tertulian Iñigo Santxo, Gorka Mostajo eta Sebas Gartziagaz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular