Kulturen arabera epilepsia euken pertsonen inguruko sinesmena desberdina zan

Historian zehar epilepsia arintzeko tratamenduak aldatzen joan dira

Epilepsia gaixotasunaren lehen aipuak kristo aurreko lehen mendekoak dira

Aintzinaroa / Bizkaia Irratia

Historian zehar epilepsiaren aipamenak aintzinarotik be heltzen jakuz. Gaur egun epilepsia gaixotasun konplexutzat hartzen da, nondik datorren edo zerk sortzen dauan oraindik guztiz argitu barik dago. Gaixotasun honen sintomak  adierazgarriak dira: konbultsioak eragiten dabezan atake epileptikoak hain zuzen. Gizakiak betidanik identifikatu izan dauan gaixotasun bat da nahiz eta honen izenak eta honen susterrak eta tratamenduak historian zehar aldatuz joan diran.

Lau Haizetara irratsaioan aintzinaroko kulturek epilepsiaren inguruan itxi deuskuezan aipamenak
labur batu dauz Jon Egaña Euskal Herriko Unibertsitateko Neurozientzia arloko irakasleak.. Esan leiteke, epilepsiaren aipamen honeek oso ondo islatzen dabela momentu bakotxeko medikuntzea zelan emoten zan. Gizarteak  eban bizimoduak  be zerikusia eukan guzti honetan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00