Bilboko Ondare Aretoko erakusketan Mendibelandaren jatorrizko kartelak dagoz

"Hormetan" erakusketan 1975. urtetik aurrerako kartelak dagoz ikusgai

Erramun Mendibelanda: “Kartelak baino ia-ia posterrak dira nireak”

Euskal Antzerki Taldeen Biltzarrerako kartela / erramunmendibelanda.com

1975. urtetik aurrerako kartelak dagoz ikusgai “Hormetan” erakusketan Bilboko Ondare Aretoan. Bizkaian sortutako 60 kartel ikus daitekez. Aldarrikapenak, iragarkiak edo deialdiak. Gaiak barriz, askotarikoak, gai politiko eta sozialak, gai komertzialak, kirol arlokoak edo kultura arloko kartelak. Kike Infame eta Alex Oviedo dira erakusketa honen komisarioak. Honeek kaleratutako “Kartelak Bizkaian” liburuaren bigarren zatia da erakusketea. Honetan ikus daitekezan karteletariko batzuk Erramun Mendibelandarenak dira, jatorrizkoak ganera. Esan deuskunez, aukera berezi bat eskaintzen dau erakusketeak

Bere estiloa

Erramun Mendibelandak, txotxongiloen jaialdi desbardinen kartelak egin dauz, Kukubiltxo edo Karraka konpainienak, Eako poesía egunen kartelak egin dauz eta 2016. Urtean, Ziortzako kontzertuen kartela be egin eban. Esan deuskunez, “Hormetan” erakusketan garai bi bereiztu behar dira, 80 eta 90 hamarkadetakoa batetik eta bestetik handik aurrerakoa. Bere estiloaz itauntzerakoan Eako artisteak esan deusku kartela baino, ia-ia berak posterrak sortzen dauazala. Erreferenteetaz itauntzerakoan Juan Carlos Egillor aipatu dau eta honen kartelak be ikusgai dagoz. Mari Puri Herrerok bestalde linotipia bat itzi dau erakusketa honetarako. Honen 14 kopia baino ez dagoz. “Hormetan” erakusketea Bilboko Ondare aretoan egongo da ikusgai maiatzaren 27ra bitartean. Erakusketa ibiltaria da eta Euskal Herriko hainbat udalerritan bisitau ahal izango da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00