Doako zerbitzua eskaintzen dabe informazinoa emonaz

Gabon sasoian areagotu egiten dira hegaldiakaz izaten diran arazoak

Erreklamatuk 10 urte bete dauz hegaldien ganeko erreklamazinoak gestionetan

Arazoak hegaldiakaz / Dephositphotos.com

Oporraldietan jente gehiagok hartzen dau hegazkina. Gabonetan, etxera bueltatzeko hegazkina hartzen dabenak be asko izaten dira. Arazoak ondorioz areagotu egiten dira. Ganera, neguan egonik, eguraldiak be eragin handia zan leike hegaldiak bertan behera izteko orduan. Erreklamatuk doako zerbitzua eskaintzen dau holango arazoen aurrean informazinoa emonaz. Jon Ortiz de Larrucea abogaduak gogoratu dauanez, hegaldi bat bertan behera geratzen dan momentuan, hegazkin konpainiak bi betebehar daukaz; hegaldi alternatiboa eskeini edo txartelaren dirua itzultzea. Aire konpainiak bezeroen gastu gehigarriak be beregain hartu behar dauz, hau da, jatekoa, ostatua edo garraioa. Konpentsazinoa jasotzeko eskubidea be badauka bidaiariak.

Epeak eta behar diran agiriak

Konpainiek “aparteko inguruabarrak” aipatu leikiez, eguraldiaren eragina besteak beste. Honek eragina izan leike erreklamazinoan. Honakoa egiteko epea Europa barruko hegaldietan 5 urtekoa da, bestelakoetan urte bikoa. Dana dala, hainbat arinen egiteko aholkatzen dabe. Erreklamazinoa egiteko ze agiri behar dan be azaldu deusku Jon Ortiz de Larruceak: hegaldiaren txartela, Familia-Liburua adin txikikoak egon ezkero, egindako gastuen ziurtagiriak… Galdera eta egoera ugari sortzen da holango kasuetan. Erreklamatu, erreklamazinoak egiteko abogaduen bulegoa Bilbon dago, Barroeta Aldamar kalean. Web orria be badaukie informazino guztia emonaz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00