Erretzeari iztea, urte barrirako proposamen ona

Juan del Arco Bizkaiko Farmazialarien Alkargoko zuzendari teknikoagaz egin dogu berba

Erretzeari iztea, urte barrirako proposamen ona

Tabakismoa da gure gizartean prebenidu leiteken heriotza-kausa nagusia, eta, beraz, tabakoa iztea sustatzeko jarduerak bereziki garrantzitsuak dira osasun publikorako. Gero eta gehiago dira tabakoa erretzeari izteko konpromisoa adierazten daben Bizkaiko farmaziak, erretzaileak motibatzeko aholku laburra emonez, mendekotasuna izten daben pazienteen jarraipen-zerbitzuak eskeiniz eta beste profesional batzuekin lankidetzan erretzaileei ohitura izten laguntzeko.

Urte aldaketan, erretzeari iztea izaten da urte barriaren helburu nagusietako bat. Horregaitik, horixe izan da Juan del Arco Bizkaiko Farmazialarien Alkargoko zuzendari teknikoagaz Aupa Bizkaia saioko Farmazia tartean izandako solasaldiaren gai nagusia.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00