Guda Dantza taldeak (Leioa, Getxo, 2012) hamarkadea bete dau eszenatokietara igo zanetik. Seikote bizkaitarrak -Alain Beraza (abotsa), Iker Maguregi (bateria), Ander Basañez (saxofoia), Jon Basañez (tronpeta), Jon Maguregi (kitarra) eta Eneko Ajangiz (baxua)- bere laugarren diskoa argitaratu barri dau: ‘Esan gabekoak’. Bost abestiz osotutako albuma da eta musikalki funk, pop, soul doinuak dira nagusi. Musika baltzaren ikutuak nabariak dira. Ganera hasierako lanak kontuan hartuta, taldeak aldaketa handia emon dau kantuen garapenari eta itxurari jagokonez. Baga-Biga ekoiztetxeagaz argitaratu dabe.
Jon Maguregi taldekideak azaldu dauanez, erabili daben euskarria ez da ohiko CDa. Itxuraz CD bat izan arren, abestiak QR kodeetan doaz eta kantu bakotxari bestelako osogaiak gehitu deutsiez: irudiak, alkarrizketak… Eduki gehigarri horretan kantuak hasieratik zelan sortu diran, zelan eboluzionau daben, taldearen momentu onak zein txarrak… eskaintzen deutsiez publikoari.
Lan honetarako Lide Hernando abeslari eta LIHER taldeko kidearen kolaborazinoa izan dabe, ‘Zazpi bala’ abestian.