Koordinadora barria aukeratuko dau sindikatuak

"Bizitza duinak borrokatuz, beste 40 urtez" lelopean egingo da

ESK sindikatuak Biltzar Nagusia dauka Durangon

ESK sindikatuaren biltzar nagusia / Bizkaia Irratia

ESK sindikatuak seigarren Biltzar Nagusia egingo dau Durangoko San Agustin kulturgunean bagilaren 7an. “Bizitza duinak borrokatuz, beste 40 urtez” leloa aukeratu dabe aurtengo batzarrerako. Esan daigun 1985. urtean sortu zala ESK eta datorren urtean 40 urte beteko dabezala.

Koordinadora barria

ESKk bost urtean behin egiten dau Biltzar Orokorra. Azkena Errenterian egin eben 2019. urtean. Durangoko hitzorduari begira, aurreko bost urteetako kudeaketa-txostena eztabaidatu eta onartuko da. Txosten ekonomikoa eta ekintza-sozio-politikaren bilakaerea berrikusiko da eta aurkeztutako ponentziari jarritako emendakinak eztabaidatuko dabez. Asmoa, datozen bost urteetarako ekintza-ildoak onartzea be bada. Koordinadora barria be aukeratuko dabe. Jabier Saenz jarraitzeko gogoz azaldu da Bizkaia Irratian egindako adierazpenetan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00