Hamar urtean arnasguneak desagertzeko arriskua dago

UEMA-k hainbat eragileren konpromisoak batu ditu 'Esnatu' dinamikan, eta nahi daben guztientzat zabalik dago

‘Esnatu’, arnasguneetan euskerea indartzeko dinamikea

'Esnatu' dinamikearen aurkezpena / UEMA

Euskerearen lurguneak edo arnasguneak gero eta makalago dagozala ikusita, UEMA-k Esnatu dinamikea aurkeztu dau, hainbat eragilegaz lankidetzan. Ikerketa soziolinguistikoen arabera, arnasguneetan be makaldu egin da euskerearen egoerea eta hamar urtean desagertzeko arriskua dago, ezer egin ezean. Horregaitik ipini eben martxan Lurgune Estrategia, eta ondoren etorri da Esnatu dinamikea. Hasieran hamairu eragilek sinatu dabe, konpromisoak hartuz, baina zabalik dago gehiagok be gauza bera egiteko.

Esnatu dinamikearen barri emoteko batzarrak egingo ditue hemendik aurrera, batzuk edegiak eta beste batzuk itxiak. Zabalen artean, maiatzaren 5ean Otxandion, 21ean Muxikan, 26an Zestoan eta 27an Markina-Xemeinen. Bilera itxietariko batzuk: maiatzaren 6an Ean, 12an Hernanin eta bagilean be izango dira beste batzuk. Prozesua zemendiaren 26an amaituko dabe, izena emoten daben eragile guztien konpromisoekin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00