Esta tarde en Mentxaka antzezlana Bilboko Pabellon 6 aretora bueltatuko da astegoien honetan. Ohitura da areto honetan, Antzerki Laborategiaren ekoizpen propioak barriro be ohotzaltzaratzea, denbora bat igaro ondoren. Esta tarde en Mentxaka 2024. urtean estreinau zan. Josu Iriarte aktoreak gaur esan deusku, harrera ona izan dauala orain arte. Kritika onak jaso dauz eta ikastetxeetan be eskeini dabe.
Obra berezi eta osoa
Iñigo Cobo da antzezlanaren egile eta zuzendaria. Josu Iriartegaz batera, Itxaso Quintana, Diego Perez, Unai Izquierdo, Itxaso Gil eta Markel Vazquez aktoreak agertzen dira Esta tarde en Mentxaka antzezlanean. Iriartek esan deuskunez egia eta gezurraren arteko hausnarketea da lan hau. Istorioa 1999. urtean hasten da. Hiru lagun, kobazulo batera doaz, eskolako lagunakaz txangoan eta Ama Birjina ikusten dabe. Gazte horreek 25 urte geroago batzen dira barriro. Esan behar, baztertuta sentitzen diran hiru pertsona direla. Josu Iriartek dino obra berezi eta osoa dala Esta tarde en Mentxaka. Eszenografia azpimarratu dau. Kobazuloa irudikatzen da eta proiekzinoak be eskaintzen dira. Daniel F. Carrasco arduratu da hain zuzen. Ainhoa Uria arduratu da, bestalde, musikaz. Iriartek pianoa be joten dau obra honetan. Bihar eta etzi ikusi ahal izango da antzezlana Pabellon 6 aretoan. Datorren astean, barikutik domekara, beste 4 emonaldi izango dira.
