EHUko ikertzailearen ustez, garrantzitsua da bermatzea arrainek ugaltze prozesua hasteko astia izatea arrantzaldia hasi baino lehen

Noiz arrantzatzen dan garrantzitsuagoa izan daiteke zenbat harrapatzen dan baino

Estibalitz Txurruka: “Antxoaren bioenergetika ulertzea funtsezkoa da”

Arrantzaldia hastea antxoak ugaltzeko prozesuari ekin aurretik, kaltegarria izan daitekela dino Txurrukak / Bizkaia Irratia

Bokartaren arrantzaldiak garrantzi handia dauka Bizkaiko eta Gipuzkoako baxura ontzientzako. Estibalitz Txurruka Alberdi Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzaileagaz egin dogu berba Kresala tartean, Bizkaiko Golkoko antxoaren bioenergetikak arrantzan daukan eraginaz, eta gure kostaldeko mikroalgek gordetzen daben potentzial bioteknologikoaren ganean.

Txurrukak esan deusku, antxoaren bioenergetikea ulertzea funtsezkoa dala itsas ekosistemen kudeaketa jasangarria bermatzeko. Hau da, arrainak adinaren eta ingurumenaren arabera energia zelan kudeatzen dauen aztertzea. Antxoa, itsasoko urak 14 graduko mugea gainditzen dauenean hasten da ugaltzen, eta ale handienak eta helduenak dira lehenak erruten lehenak. Txurrukaren arabera, antxoa handi edo nagusi horreek erruten dabez arrautza indartsuenak, arben biziraupena ziurtatzeko aukera handiena daukienak. Izan be, baliabide gehienak ugalketara bideratzen dabez. Gazteenek barriz, hazkundeari emoten deutsoe lehentasuna.

Gauzak holan, EHUko ikertzailearen ustez, garrantzitsua da arrantza denporaldia hasi baino lehenago gonadek garatzeko astia izatea. Itsasoko uraren tenperatuea hamalau gradura heltzen danean hasten dira bokartak arrautzak erruten eta arrantzaldia goizago hastea etorkizuneko populazioaren biomasa eta tamaina kaltetzen ditu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00