Periferian dagozan hogei preso inguru Euskal Herrira hurreratu barik dagozala dino Foro Sozialak

Foro Sozialeko Agus Hernanek uste dau biktima guztiek justizia, memoria eta erreparazinorako eskubidea dabela

“ETAren eta estaduaren biktimen tratamendua asimetrikoa da eta hori gainditu behar da”

Agus Hernan (Foro Soziala) / Bizkaia Irratia

Indarkeriaren biktima guztiek tratamendu bardina izan behar dabe,eta horretan Espainiako gobernuak aurrerapausuak emon behar dauz Foro Sozialaren arabera. Agus Hernan Foro Sozialeko koordinatzailea izan dogu gaur Goizeko Izarretan.

Gabonetarako preso guztiak  euskal espetxetara gerturatuta egongo dirala uste dau Agus Hernanek.
Garcia Damboreneari prestazino ekonomikoa kentzeko ekimena positibotzat jo dau Foro Sozialak.
Unidas Podemosek eskatu eban biziarteko soldatea kentzeko GAL auzian zigortutako Garcia Damboreneari. Gogoratu zazpi urteko kartzela zigorra ezarri eutsela Segundo Mareyren bahiketeagaitik, baina indultau egin ebela.
Kasu honen moduko beste batzuk (errekonozimenduak, dominak…) dagoz Agus Hernanen esanetan.

Euskal preso batzuk kartzelara itzuli behar izan dabe, fiskalak eskatuta. Dagoeneko sei dira aurten kartzelara itzularazi dabezn presoak. Atristain eta San Argimiro besteak beste. Graduak barrikusten dabilz fiskalak eskatuta, eta baita baimenak be. Kasu gehiago egongo dirala uste dabe Foro Sozialean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular