BAM-en 75. urteurrenaren harira, 'Etorkizuneko hezkuntza ehuntzen' liburua kaleratuko dabe bagilean

Arlo diferentetako hainbat eragilek heziketearen inguruan egindako gogoetak batzen dira liburuan

Etorkizuneko hezkuntza ehuntzen

Leire Garamendi BAMeko zuzendariordea / Bizkaia Irratia

BAM Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsidade eskoleak 75 urte bete dauz. 1948. urtean sortu zan. 2023/24. ikasturtean zehar urteurreneko ekitaldi diferenteak egiten dabilz. Jone Ozerinjauregi BAMeko zuzendariak Bizkaia Irratian azaldu deuskunez, ospakizunak udagoienean hasi ebezan, eskolako Haur eta Lehen Hezkuntzako Graduatuen XI. promozioaren graduazino ekitaldiagaz. Hortaz ganera, Etorkizuneko hezkuntza ehuntzen liburua prestetan dabilz eta ekitaldi instituzionala bagilaren 20an ospatuko dabe.

Etorkizuneko hezkuntza ehuntzen liburuari jagokonez, bagilaren 6an aurkeztuko dabe. Gizarte, heziketa, zientzia… arloko hainbat eragilek heziketearen inguruan egindako gogoetak jasotzen dauz liburuak. Pello Ulazia BAMeko irakaslea da egileetariko bat. Hezkuntza estetikoa eta artearen begiradaz idatzi dau. Ulaziak eta Leire Garamendi BAMeko zuzendariordeak Etorkizuneko hezkuntza ehuntzen liburua aurkeztu deuskue Herriz Herri saioan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular