Lehen harrera oso ona izan dau

Udal zerbitzuak eta herritarrentzako informazinoa modu hurbilago eta erakargarriagoan zabaltzeko asmoz egin dabe

Etxebarriko Udalak komiki formatuko argitalpen barria aurkeztu dau

Iker López / Bizkaia Irratia

Iker López Etxebarriko alkateak Lau Haizetara saioan azaldu dauenez, ekimena udaleko langileen ideia batetik sortu zan, komunikazino bide barriak bilatzeko helburuagaz.

Komikia etxe guztietara banatu dabe, eta udalaren esanetan, lehen harrerea oso ona izan dau. Formatu barriak adin guztietako herritarrengana heltzea bilatzen dau, batez be ohiko komunikazino bideetara edo sare sozialetara hain erraz heltzen ez diranengana.

Alkateak azpimarratu dau komunikazinoa eten barik egokitu behar dala gizartearen ohitura barrietara. Horregatik, komikia ohiko informazino kanalak osatzeko tresna moduan aurkeztu dabe, udalaren eta herritarren arteko hartu-emona indartzeko asmoz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00