Negoziazinoetan ibili dira Bruselan egunotan, datorren urteko arrantza kuotak ezarteko. Azkanean txitxarroaren arrantzaldia ez debekatzea erabagi dabe, baina %4 murriztea. Bestalde, legatzaren kuotea handitu egin dabe, %10. Berdelaren kuotea be %20 handitu dabe. Abadejoaren eta mihi-arrainaren kuotak lehengo moduan itziko dira azkanean. Mediterraneoan arrantzatzeko egunei dagokienez, aurrikusitakoa baino gitxiago murriztuko dira, aurton baino 9-10 egun gitxiago.