Komuniketako arazoa da eta profesionalen eskuetan jarri behar da

Umetan, kasu gehienetan modu natural baten urtebetean konpontzen da

Euskadiko umeen %5k berbartua dauko

Orain dala egun batzuk mundu osoan pertsona berbartuen  eguna ospatu da. Euskadin umeen %5ak maila handi edo txiki baten komuniketako arazoa dauka. Logopeda baten eskuetan jartea da egokiena balorazino eta diagnostiko bat egiteko.

Euskadiko Logopeden Elkargoko kidea da Ainhoa Bermo logopedea eta beragaz solasaldian izan gara Lau Haizetara saioan. Populazinoaren %1a berbartua dala esan deusku. Kasu gehietan umetan modu natural baten konpontzen da, baina sei hilabete baino gehiago irauten badau logopeda batengana joatea gomendatzen da .

Berbartua berba egiteko erritmoan sortzen dan arazoa da,  hitzak baten baino gehiagotan errepikatzea. Holako arazoa daukon pertsona bategaz egon ezkero, itxi egin behar jako bere erritmoan esaldiak amaitzen. Ez jako berbaz aurreratu behar.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular