GIB birusa daben pertsonen bizi kalidadea hobetzen laguntzen dau Bizkaisidak

Bizkasidako Saioa Iglesiasek azaldu deusku pertsona batzuk orain hasi dirala tratamendua hartzen

Euskadin urtean HIESAgaz kutsatutako 100 kasu, horreen erdia Bizkaian

HIESAren aurkako sinbolo nagusia / Wikimedia

UNICEFetik jakitera emon dabenez Afrikako hainbat herrialdetan gaixotasun hainbat umek eta nerbaek jasaten dabe, baita haurdun dagozan andrazkoek be. Urte batzutatik hona HIESAren aurkako tratamenduek eta prebentzino lanek ez aurrera ez atzera egin dabela salatu dabe UNICEFetik. 2021an, igaz, munduan HIESAk eraginda eguneko 300 pertsona hil zirala gogoratu dabe. Hori bai azken bi urteetan kutsatzeak %52 murriztu dira 0 eta 14 urteko gazteen artean. Hegoafrika, Mozanbike, India eta Nigeria dira gaur egun kasurik gehien dabezan herrialdeak.
Europan HIESAk kutsatutako kasuak egon arren, prebentzinorako informazino gehiago dago eta gaixoa dabenek botikak eskuratzeko baliabide gehiago daukiez. Osakidetzak urtean ehun kasu barri baino gehiago identifiketan dauz urtean, horreen erdia Bizkaian.

Gaur egun infekzino kroniko lez geratu dan arren, horrek bizi kalidadean ez leukela eraginik izan beharko uste dau Bizkaisida alkarteko Saioa Iglesiasek. Tratamenduan egindako aurrerapauso handiek gaixoen bizitzak izugarri hobetu dabez, eta HIESA kroniko bihurtu dabe. Transmisinoa saihesteko, prebentzino neurri egokiak aukeratu behar dirala esan deusku Goizeko Izarretan Bizkaisidako Saioa Iglesiasek.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular