Ibarrangeluko San Andres elizea bisitau dogu

Azpimarragarria da eliza barruko egurrezko gangea

“Euskal artearen kapera sixtinoa”

Ibarrangeluko San Andres elizea parebakoa da bere generoan. “Euskal artearen kapera sixtinoa” deitzen deutse eta, kanpotik begiratu ezkero emoten ez dauan arren, barruan benetako altxorra gordetzen dau. Egurrezko ganga ikusgarria dauka, egurrezkoa eta polikromatua.

Visit Urdaibai-tik bisita gidatu natural eta kulturalak antolatzen dabez, tartean, Ibarrangeluko San Andres elizara. Zezeilaren 25ean eta martiaren 31n izango dira hurrengo bisita gidatuak. Interesa daukanak visiturdaibai.com webgunean konsultau leike.

Nueva Europako Laura Pérez kideak esan deuskunez, askorentzat ezezaguna da San Andres elizearen barruko ganga hori.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular