Haur eta gazteen antzerki eta musika topaketeak Bizkaian

Ez dago lehiaketarik, alkar ezagutza euskeraz eta lagunak egiteko toki eta giro egoki bat sortzea dira topaketa honeen helburu nagusiak

Haur eta gazteen antzerki eta musika topaketeak Bizkaian

Kurkuluxetan Antzerki eskola Bilboko Kafe Antzokian / Kurkuluxetan

Apirilean, maiatzean eta ekainean zehar Bilboko Kafe Antzokian eta Igorreko Kultur Etxean hainbat topaketa ospatzen ari dira musika eta antzerki arloetan. “Kurkuluxetan” kultur elkarteak sustaturiko topaketa honeen helburua hauxe da: euskal giro jator batean murgiltzea, haur eta gazteentzako topagune erreferentzial bat bilakatzea eta jarduera guzti honeek euskaraz garatzea. Topaketea honeetan ez dago lehiaketarik, alkar ezagutza, alkarrekiko atxikimendua eta lagunak egiteko toki eta giro egoki bat sortzeko sortu dira.

Alde batetik, apirileko lau egunetan (18, 19, 25 eta 26an) XXII. Haur Musika topaketak eta XXI. Gazte Musika topaketak ospatu ziran. Maiatzean zehar, XXIII. Haur Antzerki topaketak ospatzen ari dira Bilboko Kafe Antzokian ere bai, martitzen eta eguazten guztietan. Topaketara datozan umeak Kurkuluxetan antzerki eskolako ikasleak dira, 10 urtetik 12 urtera. Zazpi egunez 15 taldek parte hartuko dute haiek sorturiko antzezlanak taularatzen, guztira 500 haur-aktore inguru izango direlarik. Aurrekoan bezala, helburua ez da aktore bikainak bilakatzea baizik eta dramatizazioaren bidez haurren garapenerako eta heziketarako tresna baliogarri bihurtzea, bai lotsa kentzeko, norberaren nortasuna garatzeko, publiko aurrean berba egiten jakiteko, eta abar luze bat.

Eta ekainaren hasieran (1, 5, 7 eta 8an) Igorreko Kultur etxean Arratiako ikastetxeetako ikasleek euren antzezlanak aurkeztuko dabez. Parte hartuko daben herriak hauexek dira: Areatza, Artea Igorre, eta Lemoa. Guztira 200 haur izango dira. “Kurkuluxetan” elkarteko Koldo izan dogu Aupa Bizkaia saioan honetaz berba egiteko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular