Euskal Herriko Txistulari Alkarteak eta Bilbao Musikak Euskal Herriko Txistulari Gazteen I. Txapelketea antolau dabe. Parte hartu gura daben txistulari bakarlari edo taldeentzat izena emoteko epea apirilaren 17ra arte egongo da zabalik. Bakarlarien kasuan, ez dabe 16 urte baino gehiago izan beharko txapelketea ospatzen dan egunean, eta txistua eta danbolina besterik ez dabe erabili beharko.
Taldeei jagokenez, parte-hartzaileek talde bakar batean parte hartu ahal izango dabe, eta talde horreek gitxienez 2 txistuz eta gehienez 6 kidez osotuta egon beharko dabe.
Epaileak
Epaimahaia txistuko eta musikako profesionalek osotuko dabe, eta irizpide ugarietan oinarrituko da puntuazinoa: burutzapena, interpretazinoa, soinuaren kalidadea, obraren zailtasuna eta emonaldia. Multzoen kasuan, taldearen sinkronizazinoa, egitura eta irizpideak gehituko dira.