Mondragon Unibersitateak 'Euskal kulturearen eragiletzan' master barria eskainiko dau

2023-24 ikasturtetik aurrera eskainiko da, titulu propioa izango da eta modalidade erdi-presentzialean egingo da

Euskal kulturan dabilzanak formatzeko masterra

Mondragon UnibersitateaEuskal kulturearen eragiletzan masterra eskainiko dau 2023-24 ikasturtetik aurrera. Unibersidadetik jakin eragin dabenez, euskal kulturak maila askotako desafioak bizi dauz eta horreei erantzuteko gai izango diran eragileak formatzea beharrezkoa ikusi dau Humanidade eta Hezkuntza Zientzien fakultadeak. Datorren ikasturtean, urrian hasiko dira titulu hau emoten.

Masterra esparru askotako graduatuentzat zuzenduta dago, baina batez be ikasle hauentzat: Lehen Hezkuntza eta Haur Hezkuntzako graduak, komunikazinoagaz lotutako graduak (ikus-entzunezko komunikazinoa, kazetaritza, publizidadea…), euskal ikasketak, itzulpegintza, zuzenbidea… Eta jakina, euskal kulturan eragiteko interesa daukan edozein graduaturentzat. Titulu propioa izango da, modalidade erdi-presentziala izango dau eta aurrez aurreko klaseak eguaztenetan izango dira, 18:00etatik 21:00etara, Eskoriatzako kanpusean.

Eneko Bidegain masterreko koordinatzaileak azaldu dauanez, “urte askotako gogoeta konpartidu baten ondorioa da masterra”. Bidegainek gaineratu dau master interesgarria dala, baina interesgarri baino gehiago, herri honek behar dauan zerbait dala.

Euskal kulturearen eragiletzan Udako Euskal Unibersidadeak eta Renoko Unibersidadeko Center for Basque Studies zentroak parte hartuko dabe.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular