12 eta 16 urte arteko gero eta gazte gehiago erakartzen dauazan lehiaketea

San Mames zelaian izango da Gurot lehiaketaren finala

Euskal tribial birtualaren lehiaketaren finala heldu da

Gurot lehiaketea / Bizkaia Irratia

Apirilaren 26an izango da San Mamesen Gurot, euskal tribial birtuala lehiaketaren final handiaUdal desbardinak, Abanto-Zierbena, Erandio, Amorebieta-Etxano, Gernika-Lumo, Getxo, Lekeitio, Mungia, Sestao eta Enkarterri, Durangalde eta Txorierriko Mankomunidadeakaz lankidetzan antolatutako lehiaketea da Gurot. Taldekako fasearen aurretik banakako lehiaketea egin zan eta 12 eta 16 urte arteko hiru mila lagun baino gehiagok hartu eben parte. Taldekako fasea bitartean, martiaren 18tik apirilaren 17ra bitartean egin da eta hiru gaztek osotutako taldeak aritu dira lehian hainbat kategoriatan. Final handian, herri bakotxeko bi talde onenak izango dira.

Sariak

2024. urteko Gurot lehiaketeak bertsino bisual erakargarria txertatu dau. Sektorean liderra dan enpresa batek egin deutso eguneratze teknologikoa. 2023. urteko udagoienetik, merkaturatu zanetik, Gurotek Bizkaiko 11 udalerri eta mankomunidadeetara zabaldu dau bere irismena, hainbat herritako gazteak alkartuz. Final handian lau sari emongo dira: Warnerrera bidaia, astegoien bat Miarritzen, Irisarri Land-erako sarrerea eta sarrera bi Athleticen museorako.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular