Euskal Zine Bileraren 49. edizioa bihar hasiko da Lekeition, eta urriaren 18ra arte iraungo dau. Euskarazko ikus-entzunezkoen jaialdi honetan, 40 lan inguru jaso eta gero, hogei aukeratu dabez lehiaketa ofizialerako. Dokumentalak, fikzinozko lanak eta bideo-artea ikusteko aukerea egongo da, memoria, identitatea eta gizartearen inguruko gaiak jorratuz. Aurten, ‘Dena daukagu kontatzeko’ lelopean, euskarazko zinemearen komunidadea batzea eta sortzaileen arteko hartu-emonak sustatzea da helburuetako bat. Epaimahai ofizialaz gain, gazteen epaimahaia eta ikusleen saria be egongo dira. Gainera, Jose Ramon Soroiz aktoreak jasoko dau aurtengo aitortzea, euskarazko ikus-entzunezkoei egindako ekarpenagaitik.
