Euskara alkarteek eta Euskaltzaleen Topaguneak parte hartuko dabe Durangon

50 euskara alkarte inguru batzea aurreikusten dabe

Euskara alkarteen ‘Topaldia’ zapatuan egingo da Plateruenan

Aurreko Topaldi bateko argazkia / Bizkaia Irratia

Topaldia urtero-urtero antolatzen da jardunaldi hau. Orain 20 bat urte hasi ziran eta orain arte gai desbardinak landu dabez urte bakotxean, beti be euskara alkarteen mogimenduak lantzen dabezan gai ildoen barruko gaiak. Aurtengoa urte berezia izango dala azpimarratu deusku Iker Martínez de Lagos Euskaltzaleen Topaguneko kideak. Topaguneak eta euskara alkarteen mogimenduak kongresua ospatuko dabe urte amaieran eta gogoeta horren abiapuntua izango da aurtengo Topaldia. Azken hamarkadetako ibilbidea aztertzeaz gain, aurrera begirako norabidea ezartzeko lehenengo hausnarketak egingo dabez.

Euskara alkarteek eta Euskaltzaleen Topaguneak hartuko dabe parte. 50 bat euskara alkartek parte hartzea itxaroten dabe. Durangoko Plateruenan bilduko dira zezeilaren 4an, zapatuan, goiz eta arratsaldez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular