2008ko otsailaren 7an hasi eban ibilbidea Irakurrieran irratsaioak. Hasieratik, euskara hutsean argitaratzen dan literaturaz berba egiten dauan saioa izatea euki dau helburu eta holan izan da 15 urtetan eskaini diran 500 irratsaiotan.
Irratsaioari buruz, literaturaz eta euskal literaturaren egoeraz berba egiteko batu dira emanaldi berezian gaur egungo Mikel Ayllon esataria eta Gotzon Barandiaran eta Garazi Albizua, aurrez irratsaioko gidari izandako idazleak.