2008an aireratu zan lehenengoz "Irakurrieran" irratsaioa

500 emankizunen atzean dagoenari buruz jardun dabe irratsaioko esatari izandakoek

Euskara hutsezko literaturaz berba egiten dauan irratsaioak 500 emanaldi bete ditu

Gotzon Barandiaran, Mikel Ayllon eta Garazi Albizua / Bizkaia Irratia

2008ko otsailaren 7an hasi eban ibilbidea Irakurrieran irratsaioak. Hasieratik, euskara hutsean argitaratzen dan literaturaz berba egiten dauan saioa izatea euki dau helburu eta holan izan da 15 urtetan eskaini diran 500 irratsaiotan.

Irratsaioari buruz, literaturaz eta euskal literaturaren egoeraz berba egiteko batu dira emanaldi berezian gaur egungo Mikel Ayllon esataria eta Gotzon Barandiaran eta Garazi Albizua, aurrez irratsaioko gidari izandako idazleak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular