Aste Santuko oporraldiakaz batera,Euskararen Etxeak eskeintza berezia egin dau

Euskararen Interpretazino Zentro barrituan bisita gidatuak eskeiniko dira 12:30ean eta 17:00etan

Euskeraren Etxean bisita gidatuak eta “Hostopostoak”familia programa

Euskararen Interpretazino Zentroak euskararen erabilgarritasuna, bizi indarra eta aniztasuna transmititu nahi ditu. Era berean, norberaren inplikazinoa aldarrikatzen dau,norberak euskarari gehitu egiten deutso eta. Bertan, zentzumenetan oinarritutako bisita ludiko eta zehatza eskeiniko jake bisitariei;hau da, bisita esperientzial eta ludiko batetik abiatuta,bisitariak euskararen izaera poliedrikoan murgilduko dira.

Bestetik, familiek edo umeekaz datozen taldeek Hostopostoak familia programan parte hartu ahalko dabe. 4 eta 10 urte bitarteko umeekin etortzeko proposamen dibertigarri eta hezigarria da Hostopostoak.Ekimenaren helburua euskaraz eta famailian jolastea da. Horretarako, mahai-jolas erraldoi bat egongo dala esan deusku Jurdana Akasuso Euskeraren Etxeko zuzendariak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00