Euskeraren Interpretazino Zentroak Europako Kontseiluko Museoen Saria jasoko dau udabarrian. Sariak autortza egiten deutso urteetan egindako lanari. Euskeraren Etxea orain 20 urte zabaldu eben Bilboko San Ignazio auzoan eta bertan dago Euskeraren Interpretazino Zentroa. Sariak ikusgarritasuna emongo deutsela esan deusku Euskeraren Etxeko arduradunak Iurdana Acasusok.
Martitzeneko Goizeko Izarretan irratsaioa Euskeraren Etxetik egin genduan. “Bisitarien artean hazkundea igerri dogu, batez be, kanpoko bisitarien artean, kopurua hirukoiztu da. Sare sozialek jendea erakarten asko laguntzen dabe. Bilbora turista asko datoz eta guk be ahalegina egiten dogu Bilboko turismo bulegoetan gure informazinoa izten. Gehienak eguerdian datoz gurera bisitan” azaldu deusku Acasusok. Interpretazinoa zentroa goizeko 10:00etatik arratsaldeko 19:00ak arte zabalik dago.
2023an inaugurau eben erakusketa barrian euskerea elementu positiboakaz lotu eben eta handik hona oso arrakastsu izaten dabil. Ikusentzunezkoakaz eta zuzeneko mezuakaz atonduta dago. “Ez dogu euskerea museo baten sartu gura. Euskerea bizirik dagoala erakutsi gura dogu, gurea euskerearen bizi-indarraren erakusleihoa da” esan deusku Iurdana Acasusok.