Proiektuaren idea 'One Piece' animearen euskerazko bersinoarekiko zaletasunetik sortu zan

Marrazki bizidunen sarrera-kantu klasikoen moldaketak egiten dabil euskaraz

Musikari eta eduki-sortzaile dan Aritz Mendiola arrakasta handia dabil lortzen sare sozialetan

Aritz Mendiola / Bizkaia Irratia

Musikari eta eduki-sortzaile dan Aritz Mendiola arrakasta handia dabil lortzen sare sozialetan marrazki bizidunen sarrera-kantu klasikoen moldaketekin. Proiektuaren idea One Piece animearen euskerazko bersinoarekiko zaletasunetik sortu zan, eta lagunen artean izandako harrera onak TikTok eta Instagram bidez zabaltzera bultzatu eban. Erabiltzaileen erantzun positiboari esker, bere bideoek gero eta oihartzun handiagoa lortu dabe. Horrez gan, Mendiolak bere musika plataforma digitaletan eta sare sozialetan partekatzen dau. Etorkizunari begira, lan barriak prestetan ari dala iragarri dau bizkaitarrak, baita rock talde barri baten sorrera be.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00