Gerediagako Beñat Gaztelurrutiak ospatzeko prest dagozala esan deusku

Abenduaren 7tik 11ra bitartean egingo da

“EztanDA!” egiteko erea aurten Durangoko 57. Azokan

Landakon aurkeztu da gaur goizean Durangoko 57. Azoka. Abenduaren 7tik 11ra bitartean egingo da. Leloa eta irudia aurkeztu dira. EztanDA! leloa aukeratu dau Gerediaga alkarteak. Azken urte bietako egoera bereziaren aurrean, eztanda egin eta ospatzeko prest dagoz. Barriro alkar ikusteko eta sortzaileakaz bertatik bertara egoteko erea egongo da beste behin Durangon.

Ikasle Goiza

Ikasle Goiza berreskuratzen da aurten. Pandemia dala eta, azken urte bietan ezin izan da egin. Milaka izaten dira goiz honetan Durangora hurreratzen diran ikasleak. Eurentzat hainbat jarduera antolatzen dira. Komikiak sortzeko tailerrak, literakzioa, antzerki sorkuntza, collage tailerra… Durangora joan ezinik geratzen diranei begira, aurten hirugarrenez PortaDA! erronka antolatu dabe. Nobedadea da, aurten lehenengoz hezitzaileentzat be tailerrak antolatu dabezala. Gerediagarentzat ezinbesteko ekimena da Ikasle Goiza, transmisinoa bermatzeko.

Bost Gune

Irudienea, Saguganbara, Ahotsenea, Kabia, Talaia eta Szenatokia guneetan ohiko formatoan eskeiniko dira sormen lanen aurkezpenak. Gogoratu, urriaren 15era bitarteko epea daukiela sortzaileek euren lanak aurkezteko. Izena emotea martxa onean doala esan dabe Gerediagatik.

“Zu non, han DA!”

Salmentak aurrez aurre eta online egin ahal izango dira aurten be. Online salmentak abenduaren 7tik 10era bitartekoak izango dira. Durangoko Azoka amaituta, “Zu non, han DA!” egitasmoa jarriko da abian. Hiru bat astetan, liburudendatan eskuratu ahal izango dira azokan egondako nobedadeak. Aurten ganera, aurkezpenak be izango dira. Idazle eta musikariak joango dira dendatara.

Kartela

Ruben Ramos diseinatzaileak egin dau aurtengo Durangoko Azokaren kartela. Ibilbide luzeko diseinatzaile eta sortzailea da.Donostiako Zinemaldia, Heineken Jazzaldia edo Etxepare Euskal Institutuarentzat lan egindakoa da. Gazteak izan dauz jomugan bere lana egiterakoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular