Urtarrilaren 18an adinkeriari buruzko berbaldia eskainiko dau Fernando Fantovak Bilbon

"Belaunaldien arteko hartuemonak beharrezkoak dira" azaldu deusku soziologoak

Fernando Fantova: “Adinkeriak nagusien autoestimuan eragiten dau”

Fernando Fantova / Conselleria Afers Socials i Esports

Adinkeria adina dala-eta egiten dan diskriminazioa da, eta batez be, adinekoen kontrakoa izaten da. Ferando Fantova adituagaz adinkeriari edo edadismoari buruz berba egingo dogu Goizeko Izarretan saioan. Fernando Fantova, gizarte hezitzailea, politika zientzietan eta soziologian doktorea eta zaintza kontuetan aditua da, baita Eusko Jaularitzako sailburuorde izandakoa be.

Fantovak esan dauenez, adinkeriak pertsona nagusien autoestimuan eragin leike eta joera baztertzaile hori saihesteko onena belaunaldien arteko harremanak bultzatzea da. Alkar ezagutzearen ondorioz aberastasuna eta  errespetua ataraten dira Fantovaren berbetan. “Gero eta gehiago dira 100 urtetik gorakoak eta lehen aitatzen zan hirugarren adina izeneko adin eremu hori gero eta zabalagoa da. Ez da gauza bera 75 urteko pertsona bat eta ehun urtetik gorako bat” azaldu dau Fernando Fantovak. Kasu batzutan, adinkeriaren ondorioz, pertsona nagusiek daben talentua galdu leitekela uste dau Fantovak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular