Batera Gara jaialdiaren helburua fibrosi kistikoa daukien ume eta gazteei laguntzea da

Bagilaren 11n alkartasunezko olatu laranjak beteko dau Gernika-Lumo

Fibrosi kristikoaren aurkako olatu laranjea

Batera Garako kideak / Bizkaia Irratia

Batera Gara gaixotasun desbardinak sufriduten dabezan ume eta gazteen osasun eta ongizateaz arduratzen diran irabazi asmorik bako alkarteen alde egiten dauan ekimen solidarioa da. Dagoeneko jaialdi bi egin dira aurreko urteetan eta aurten bagilaren 11n egingo da Gernika-Lumon. Ekintzaz betetako eguna prestetan dabilz antolatzaileak eta helburua fibrosi kistikoa daukien umeei eta gazteei laguntzea da.

Fibrosi kistikoa gaixotasun hereditario, kroniko eta degeneratiboa da. Batez be birikiei eta digestino-sistemeari eragiten deutso. 5.000 jaiotzetatik bati eragiten deutso, eta Euskadin 180 kasu inguru dagoz. Tratamendua jasotzeaz gain, egunerokoan kirola egitea eta elikadurea jagotea ezinbestekoa da. Arnas fisioterapia be oso garrantzitsua da eurentzat.

Amara Bañuelos arteagarra Arnasa Bizkaiko Fibrosi Kistikoaren alkarteko kidea da. Bere alabak fibrosi kistikoa dauka eta gaixotasunari buruz informazinoa zabaltzea ezinbestekoa dala esan deusku. 6 urteko alabari, jaio eta berehala atzeman eutsen gaixotasuna. Zentzu horretan positiboa izan zala dino, hamahirugarren egunean hasi zalako tratamenduagaz eta asko aurreratzen dalako.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular