Uda sasoian Eak laukoiztu egiten dau bere biztanleria

Nortasun sendoa daukien hiru auzok osotuten dabe udalerria: Ea, Natxitu eta Bedaroa

Francis Ziloniz: “Ea herri diferentea da”

Eako Eskolondo kultur etxetik egin dogu aste honetako Herriz Herri saioa. Francis Ziloniz alkateagaz udalerriaren gorabeherak aztertu doguz. Alkatearen esanetan, Ea “udalerri diferentea da”. Hiru auzo nagusi daukaz, bakotxa bere nortasun propioagaz: Ea, Natxitu eta Bedaroa. 800-850 biztanle inguru bizi dira bertan. Azpimarragarria da uda sasoian Bizkaiko udalerri honek laukoiztu egiten dauala bere biztanleria. “Horrek sortzen deuskuz arazoak: trafiko arloan, zaborrak, zaratak, alkarbizitza… Hori kudeatu beharra daukagu, baina ez da erraza” esan deusku Francis Zilonizek.

Aurtengo udari begira, eta “turismoak sortzen deutsezan estresa” moteltzeko, udaletxearen atzeko aparkalekuan hesiak jarriko dabez, egoiliarrentzat mugatzeko. San Juan jaien ostean jarriko dabe martxan. Kanpotik datozanek Urtubiagako aparkalekua erabili beharko dabe.

Beste proiektuen inguruan itaunduta, udaletxean egiten dabilzan birgaitze energetiko eta geotermia lanak, Natxitun eta Bedaroan jarri dabezan plaka fotoboltaikoak aitatu deuskuz Eako alkateak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular