2025. urtea ate joka daukagu. Gabonetan morgilduta gagoz bete-betean. Akaitze Kamiruaga Labayru Fundazioko zuzendariordeak gabon ohituren inguruan egin deusku berba Lau Haizetara irratsaioan. Ohituretako batzuk errotutako tradizinoak dira eta hondino be bizirik jarraitzen dabe han eta hemen. Beste batzuk, barriz, indarra galtzen joan dira eta galdu egin dira.