'Bigarrenez Aresti etorkizunaren aurrean' aurkeztu dabe

Ekidak antzezlana eta diskoa sortu dauz, Arestik idatzitakoak oinarritzat hartuta

Gabriel Arestiren lanen gaurkotasuna azpimarratuz

'Bigarrenez Aresti etorkizuna aurrean' lanaren aurkezpena / Bizkaia Irratia

Bigarrenez Aresti, Etorkizunaren Aurrean izeneko diskoa eta antzezlana aurkeztu dira. Ekidak, Euskal Herriko mugimendu sozialistari lotutako arte-plataformak bultzatuta egin dira lan honeek, Gabriel Arestiren heriotzaren 50. urteurrenean. Gari Ortiz de Villalbak azaldu deusku urteurrenak bultzatuta sortu zala ideia. Gabriel Arestiren lanak gaurkotasuna daukala azpimarratu gura dabe.

Arestiren lana oinarri

Bigarrenez Aresti, Etorkizunaren Aurrean antzezlanari jagokonez, Bilboko Kafe Antzokian, Atarrabian eta Kanbon eskeini dabe orain arte. Hurrengo emonaldia Azkoitian daukie hil honen 20an. Ortiz de Villalbaren esanetan harrera oso ona izan dau. Gabriel Arestiren lanak izan dira oinarri antzezlanaren kasuan eta diskoaren kasuan. Gidoigintzan ibilitakoak arduratu dira Arestiren lana aztertzeaz. Diskoan, Nakar, J. Martina, Berun, Mirotz, Borla, Rodeo, Elene, Malakias, Mateo Zikuta eta Calié musikariak agertzen dira. 9 abesti dagoz guztira. Diskoa, Bilboko Bira aretoan aurkeztu zan aurreko astean. Entzunaldi errezitaldia izan zan. Ez dabe baztertzen kontzerturen bat eskaintzea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00