Bilboko seminarioan gaur egun zazpi abadegai dagoz

22 urteko abadegai bilbotarrak abade izateko bere motibazinoak zehaztu deuskuz

Gaizka Egaña: “Fedea, ikusten ez dozun horretan konfiantza izatea da”

Gaizka Egaña / Bizkaia Irratia

Gaizka Egañak 22 urte ditu, Bilboko San Adrian auzoan jaio da. Eskolapios Ikastetxean ikasketak burutu ondoren Seminarioan sartu zan 18 urtegaz. Seminarioko lehenengo aldian filosofia egin eban IDTPen, ondoren bigarren aldian Deustuko Unibertsitatera joan zan Teologia ikastera, bi urte barru amaituko dau.

Aurten seminarioan 7 abadegai dagoz: David Abrahán Garrido Perero, Marco Antonio Muñoz Castro, Mario Díaz Bravo, Gorka Campos Sáez de Lafuente, Gaizka Egaña Peña, Juan Reyero Pontes eta Patxo Ateca Kamiruaga.

Lau Haizetara saioan alkarrizketatu dogun Gaizka Egaña abadegaiaren berbetan prozesu honetan konfiantza izatea da garrantzitzuena, formakuntza taldean eta batez be Jaungoikoarengan.

“Goizero eta gauero pentetan dodan lehenengo gauzea, urtero gogoan izaten dodan esaldiari jarraitzea da” esan deusku Egañak. “Egunero deskubritzea Jainkoagaitik zer arriskatu leikezun, horrek bultzatzen zaitu bide honetan aurrera egitera eta besteei dana emotera” gaineratu dau 22 urteko abadegai gazteak.

Egañaren berbetan  kristauek arriskatzen jakin behar dabe eta euren bizitzea egunero Jainkoaren esku laga. “Dana atzean itzi eta beti aurrera begiratu, Jainkoak indarrak emoten deuskuzalako gero guk besteei emoteko eta ibiltze honetan aurrera jarraitzeko” azaldu deusku gazte bilbotarrak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular