Galdakaon boluntarioen faltan dagozala azaldu deusku Elikagaien Bankuko Amaia Urberuagak

Bilketea supermerkaduetan egingo da eta boluntarioek hiru orduko txandak egingo dabez

Hilaren 25eko eta 26ko urteko Bizkaiko janari bilketarik handienerako boluntarioak falta dira

Elikagaiak / Bizkaia Irratia

Azaroaren 25 eta 26an urteko janari bilketa nagusia egingo dau Bizkaiko Elikagaien Bankuak. Galdakaon zortzi dendatan egingo da bilketa, eta bertako antolatzaileek udalera jo dabe laguntza eske. Zortzi denda horretako sarreretan janari bilketan lagunduko daben boluntarioak behar dabezela jakinarazoteko eskatu deutse udalari eta baita Bizkaia Irratiari be. Dagoeneko, izena emoteko aukerea zabaldu dlaa esan deusku Bizkaiko Elikagaien Bankuko garraio araduradunak,  Amaia Urberuagak.

Horretan bi egunetan, supermerkaduak zabalik dagozan orduetan bilketa egiteko jendea lortzea da sustatzaileen erronkea.  Boluntarioen txandak hiru ordukoak izatea da asmoa, eta horretarako jende asko behar dabe. Lana behar bezala antolatu ahal izateko, lehenbailehen izena emoteko eskatu dabe sustatzaileek, laguntzaile izango diren horreri eskerrak adieraztearekin batera.

Izena emoteko aukerak honeek dira: colectas@bancali-biz.org helbide elektronikoa eta 944 499 258 edo 946 053 779 telefono zenbakiak. Azaroaren 7tik aurrera wwwbancali-biz.org webgunean be bai.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00