Zine zuzendari bizkaitarraren film barriko aktore nagusiak Tim Spall eta Elizabeth Winstead dira

"Pelikulea lan prozesu luze baten emoitza izan da" esan dau Abadiñoko zine zuzendariak

Galder Gaztelu-Urrutia: “Rich Flu filman birus batek munduko ekonomia nagusiak suntsituko dauz”

Galder Gaztel-Urrutia / Goya Sariak

Galder Gaztelu-Urrutiak (Abadiñon) bere azken pelikulaz, Rich Flu-ri (Aberatsen sukarra) buruz berba egiten dau Goizeko Izarretan irratsaioan. Filma gaur bertan estreinatuko da Bilbo, Portugalete, Barakaldo, Durango eta Getxoko zine-aretoetan eta astegoienean be ikusgai izango da.

Gaztelu-Urrutiak azpimarratu dau filmak aberastasunaren banaketari buruzko kritika sozial gordina aurkezten dauela. “Aberatsek beren burua babestea bilatzen daben arren, infekzinoak azkenean gizartearen eta ekonomiaren egiturak suntsitzen dauz” adierazo dau. Pelikulak superprodukzino itxura izan arren, Gaztelu-Urrutiak azpimarratu dau aurrekontu independente bategaz egin dabela. Bost urteko lanaren emoitza da, pandemiaren eragina bere tarteko. Zuzendariak lan-prozesu luze eta zailari aurre egin behar izan deutsola autortu dau, baina lan taldeko profesionalen esfortzuari esker emoitza ikusgarria lortu dabela dino.

Galder Gaztelu-Urrutia 2020ko “El Hoyo” film arrakastatsuagaz ezaguna egin zan eta haren zigilua oraindik bere ikusleen oroimenean dago.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00