Konta(kta)tu da goiburua

Lanak garagarrilaren 1era bitartean aurkeztu daitekez

Garazi Andonegi: “Zientzia eta teknologia euskeraz gizarteratzea da helburu nagusia”

Caf-Elhuyar Sariak / Bizkaia Irratia

Garagarrilaren 1ean amaituko da CAF-Elhuyar sariketara aurkezteko epea. Konta(kta)tu hitz jokoa da aurtengo goiburua. Zientza eta teknologien arloko gaiak eta ikerketak euskeraz gizarteratzea da helburua. Elhuyarrek antolatzen dau CAF enpresarekin eta NEIKERen babesagaz. 13.000 euro banatuko dabez sarietan. Dibulgazino-artikulua, doktore-tesiaren artikulua, zientzia-kazetaritza eta sorkuntza-beka dira kategoria ezbardinak. NEIKERek be sari bat banatuko dau. Lehen sektorean oinarritutako lan bateri emongo deutso. Sariak urriaren 23.an banatuko dira eta lanak bialtzeko helbidea cafelhuyarsariak.elhuyar.eus da.

Irizpideak

Edozeinek parte hartu leike. Muga batzuk dauz dibulgazino-artikuluetan eta doktore-tesien kasuan: 10.000 karaktere artekoak izan behar dira, originalak eta inoiz argitaratu ez direnak. Aldiz, zientzia-kazetaritza lanetan argitaratutakoak izan daitekez. Irudiek egile eskubideak izan behar dabez. Garazi Andonegik dino, jatorrizko ikerketea ez dala euskeraz izan behar, artikulua izan behar da euskeraz eta gainera ez da izan behar ikerketea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00