Emakumeak Jokoan 1x03 - Garazi Sánchez: "Hasi nintzenean, 2000. urtean, ez zan hain erraza neskak surfean ikustea"

Surflari getxoztarra 2017an eta 2018an Espainiako txapelduna izan zan, eta 2017an Europako txapeldunordea

Garazi Sánchez: “Hasi nintzenean, 2000. urtean, ez zan hain erraza neskak surfean ikustea”

Denboraldi barriagaz batera emakume kirolarientzako tartea izango dogu martitzenero: Emakumeak Jokoan. Atal bakotxean, protagonisten eta euren kirolaren egoerea aztertzeaz gain, benetako bardintasuna lortzeko dabezan arazoak eta erronketetan sakonduko dogu. Herri Kirola, errugbia eta hirugarren atal honetan, surfa jorratuko dogu Garazi Sánchez surflariaren eskutik. Garazi Sánchez getxoztarra euskal surflari profesionala da. 2017an eta 2018an Espainiako txapelduna, eta 2017an Europako txapeldunordea izan zan. 7 urte eukazala hasi zan surfean Lagako hondartzan, berak azaldu dauanez, “boogie batekin” hasi zan gurasoakaz hareatzara joaten zanean.

Hortik aurrera eta gaur arte kirol horretan morgilduta ibili da, eta hainbat sari irabazi dauz onena izateagaitik. Azpimarratutakoaren arabera, 2000. urtean, hasi zanean, ez zan ohikoa neskak ikustea, baina zorionez egoerea aldatu da, eta gaur egun surk eskola pilo bat izateaz gain, neskak be badagoz, eta harrobi ona dago Euskal Herrian.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00