Markina-Xemendiar honek, Jone Maguregi izena dauka. Frantzian jokatutako disziplina honetan, podiumean hirugarren postua lortu eban. Emoitza honegaz Espainiako txapeldun izatea lortu dau. Askorentzat kirol hau oso ezezaguna da. Powerlifting potentziako kirol bat da, non helburua pisua ahalik eta denpora laburrenean altxatea dan. Parte hartzaileek hiru ariketa mota egin behar dabez: kukubilkatzea, press banka eta pisu hila. Maguregik 150 kilo altxa ebazan sentadilletan, 95 kilo press bankan, eta 180 kilo pisu hilean.
Prestaketa gogorra da. Astean, Maguregik 4 egunez entrenetan dauz, egunean hiru orduz. Elikadura zaintzen be saiatzen da. Halan da be, ez eban espero postu hori lortzea. Orain, Maguregi erronka barriak bilatzen dabil. Izan be, jorrailean (apirilean) egingo da urteroko Powerlifting lehiaketarik garrantzitsuena, eta ziurrenik han ikusiko dogu. Goizeko Izarretan berarekin egin dogu berba.