Egitarauak berbaldiak, tailerrak, txapelketak eta erakustaldiak bilduko dauz

5.000 parte-hartzaile inguru batzen dira Europako ordenagailu-topaketa handienetako batean

Euskal Encounterrek 34. edizinoa ospatzen dau BECen milaka parte-hartzailegaz

Barakaldoko BECek Euskal Encounterren 34. edizinoa hartuko dau garagarrilaren 23tik 26ra. Lau egunez, 5.000 parte-hartzaile inguru batzen dira Europako ordenagailu-topaketa handienetako batean, non teknologia, bideojokoak, programazinoa, hardwarea eta sormen digitala izango diran protagonista. Horrez gain, publiko guztiari zuzendutako OpenGuneko jarduera ugari antolatu dabez.

Aurtengo egitarauak berbaldiak, tailerrak, txapelketak eta erakustaldiak bilduko dauz. Robotikeak be bere lekua izango dau, besteak beste, roboten borrokekin, eraikuntzea eta programazino tailerragaz eta nazinoarteko lehiaketetan dabilzan diran robot profesinonalen erakustaldiekin.

Xiber Aguilerak, Euskal Encounterreko robotika arduradunak, azaldu dau topaketearen helburua ez dala teknologia erakustea bakarrik, eta ezagutzea partekatzea eta zaletasun bera daben pertsonen arteko alkarlana sustatzea baino. Haren esanetan, jarduera guztiak adin eta esperientzia maila guztietako pertsonei zuzenduta dagoz.

Aguilerak nabarmendu dau robotikaren arloan gaur egungo erronka nagusietako batzuk autonomia hobetzea, energia-kontsumoa optimizatzea eta adimen artifizialaren bidez robotek ingurunea gero eta modu eraginkorragoan interpretetea dirala. Halan be, azpimarratu dau Euskal Encounterren helburua teknologia herritar guztiengana hurreratzea eta interesa dauen edonori lehen pausoak emoteko aukerea eskaintzea dala.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00