Mahai-olgetez harago, alkarteak komunidadea sortu gura dau

Alkartearen lehenengo proposamen biak '1901 Azken Balea' eta 'Latxa' jokoak dira

Toki Kultur Alkarteak euskerazko mahai-olgetak sustatzeko ekimena abiatu dau

Alkarteko sortzaileak / Toki Kultur alkartea

Donostian sortu barri dan Toki Kultur Alkarteak euskerazko mahai-olgetak sortu eta hizkuntzearen astialdiko erabilerea indartzea dau helburu. Horretarako, Itsulapikoa crowdfunding kanpainearen bidez lehenengo joko biak ekoizteko babesa lortu dau, eta laster merkaturatuko dauz. Alkartearen lehenengo proposamen biak 1901 Azken Balea eta Latxa jokoak dira. Lehenengoak euskal baleazaleen historian dau oinarria, eta bigarrenak, euskal artzaintzan inspirautako familia-olgeta proposatzen dau. Kasu bietan, dibertsinoa eta euskal kulturea buztartzea izan da sortzaileen lehentasuna.

Jon Fernandez Toki Kultur Alkartearen sortzaileetariko batek azaldu dauanez, euskereak aisialdian erabilera-esparru gehiago behar dauz. Horregaitik, mahai-olgetak tresna egokia dirala uste dabe gazteek eta helduek aurrez aurre, euskeraz eta pantailatik urrun gozetako. Baina mahai-olgetez harago, alkarteak komunidadea sortu gura dau. Etorkizunean joko barriak garatzeaz gain, tailerrak, topaketak eta euskerazko aisialdia sustatzeko beste hainbat ekimen martxan jartzea aurreikusten dabe.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00