Bilboko Eleizbarrutiak aurton be gazteei begirako hainbat pazko antolatu dauz

Nerabe eta gazteei zuzendutako pazko bi, eta beste bat 18 urtetik gorakoentzat egingo dira gaurtik domekara bitartean

Gazte Pazkoak, gaur hasita

Bittor Madariaga eta Araitz Peña / Bizkaia Irratia

Apirilaren 5etik 9ra bitartean ospatuko dira Bilboko Eleizbarrutiko Gazte Pazkoak. Apirilaren 6an 14 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzendutakoa hasiko da eta bezperan, apirilaren 5ean, 16 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzendutakoa. Lehenengo Pazkoa Berrizen egingo da eta bigarrena, Bilboko Begoñazpi ikastolan. 18 urtetik gorakoentzat, barriz, Pazko Hirurrena otoitz giroan eta isiltasunean bizitzeko proposamena egiten da. Berrizko Mesedetako Misiolariakaz batera antolatu da eta Berrizen (Barnezabal etxean) izango da apirilaren 5etik 9ra bitartean.

Danetara, 300 gazte inguruk hartuko dabe parte. Eta aurten, lehenengoz, abade bik eta hiru seminaristak parte hartuko dabe gazteentzako Pazkoetan.

Bittor Madariaga Eleizbarrutiko Haur eta Gazteen taldeko kideak eta Araitz Peña begiraleak azaldu deuskue Aste Santuko gazteen pazko-ospakizun hau.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00