Durangon izango da zapatuan Bilboko Eleizbarrutiaren Goazen 2026 ekitaldia. Bizkaiko parrokia, mugimendu, alkarte eta beste errealidade batzuetako mila lagun inguruk hartuko dabe parte. ‘Alkartuta’ da aurtengo leloa, eta gazteek protagonismo berezia izango dabe, ez bakarrik parte-hartzaile moduan, baita ekitaldiaren antolakuntzan eta prestakuntzan be. Maria Manrique Bilboko Eleizbarrutiko nerabezaro eta gazteria arduradunak Lau Haizetara saioan azaldu dauenez, gazteek hainbat dinamika gidatuko dabez.
Ekitaldiari goizeko hamarretan emongo jako hasierea Durangoko basilikan. Harrera eta otoitzaren ostean, herriko hainbat gune bisitatuko dabez parte-hartzaileek, eta gazteek antolatutako tailerrak, solasaldiak eta beste hainbat ekintza egingo dira. Ondoren, ekitaldi nagusia egingo da. Jardunaldian marmitakoa izango dabe bazkaltzeko, eta arratsaldean erromeria egingo dabe. Manriquek nabarmendu dauenez, helburua ez da zapatuan Durangon bizitakoa bertan geratzea: domekan Bizkaiko parrokietara eroan gura dabe ‘Alkartuta’-ren mezua, kurtsoko hasierako ospakizunetan be partekatzeko.
