
Hiru gaztetik batek, laguntzea eskatu dau buruko osasunagaz lotutako arazo bati aurre egiteko. BBK Kunak egindako ikerketa baten emaitza da aipatutakoa. The Future Game gizarte-laborategia sortu dabe Z belaunaldiaren osasun emozionala aztertzeko, DOT Coop diseinu ikerketa zentroagaz batera. Kristian Prietok, BBK Kunako zuzendariak esan deuskunez, osasun mentalaz gehiago hitz egiten da gaur egun gazteek eurek bultzatuta. BBK Kunak laugarrenez egin dau ikerketea. Inkestak egiteaz gain, gazteakaz egin dabe berba. 18 eta 35 urte artekoen artean hiru gaztetik batek, buruko osasunagaz lotutako arazo bati aurre egiteko laguntzea eskatu dau. Datu larria da Prietorentzat.
Sare sozialak
Gazteen %21 baino gehiagok psikologoarengana jo behar izan dau eta %15ak medikazinoa hartu dau. Bakardade sentimendua be azpimarratu behar da ze, lautik bat bakarrik sentitzen da eta %15 abandonauta. Sare sozialek bestalde, kezka handia eragiten dabe gazteen artean. Askok kendu nahi dabez. Prietorentzat oreka bilatu beharko litzateke. www.generaciondecristal.es webgunean dago eskuragarri txosten osoa.